XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

31. atala.-

Gainerako zigor-espedienteak egokitzat jotako ikerketez eta frogez hornituko dira, ofizioz edo doakionaren eskariz.

Froga-aldia amaituta, interesdunak dioena entzungo da, Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legeak ezartzen duenez.

Entzunaldiaren ondoren, erabakia hartzeko proposamena aurkeztuko da.

32. atala.-

26. atalaren kasuengatik hasitako kanporatze-espedienteen izapideak eta haien ondoriozko erabakiak ez dira bertan behera geratuko babes politikoa eskatzeagatik, espedienteak hasi baino lehen, dokumentazioz behar bezala hornituta, aurkeztu ez badira.

Baina Babes Politikoa eta Errefuxiatuaren Egoera arautzen duen martxoaren 26ko 5/1984 Legearen 4.1. atalaren bigarren lerroaldian jasotako kasua salbuespena izango da, eta baita babes-eskabidea aurkezteko arrazoi zurigarriak hasiera ematearen ondorengoak izatea.

33. atala.-

Kanporatze-agindua jaso dutenek Espainiako lurraldea utzi behar dute ezarritako epean, gutxienez hirurogeita hamabi ordukoa izango dena.

Osterantzean, atzerritarra atxilotu eta behar den irteera-postura eramango da, 34. atalean ezarritakoaren kaltetan gabe.

Kanporatze-agindua gauzatzea, bai ihardunbide sumarioen kasuan bai ihardunbide arrunten kasuan, atzerritarraren kontura izango da, diru-baliabiderik izango balu.

Osterantzean, dagokion herrialdeko ordezkari diplomatikoari edo kontsulari jakinaraziko zaio, behar dituen ondorioetarako.

34. atala.-

Atzerritarrei buruzko administrazio-erabakien aurka errekurtsoak aurkez daitezke, legeetan ezartzen den moduan.

Lege honen arabera hartutako administrazio-erabakiak ezin dira inolaz ere indargabetu.

35. atala.-

Edonola ere, atzerritarrak bidezko errekurtsoak aurkeztu ahal izango ditu, administrazio-bidetik nahiz auzibidetik.

Errekurtsoa arau arrunten arabera bidera daiteke edo dagokion ordezkaritza diplomatiko edo kontsularra erabiliz; azken horiek eskudun erakundera bidaliko dute.

Bestela, bere herrialdeko kontsularen bitartez aurkez dezake errekurtsoa.

Horrela eginez gero, kontsula errekurtso-egilearen ordezkaritzat hartuko da.